15 urte baino gehiagoko ibilbidea duen sormen estudio bat gara, Gernikaren bihotzean kokatua, non tradizioa eta berrikuntza elkarri lotuta dauden. Hasiera-hasieratik, hainbat sektoretako enpresa zein elkarteri lagundu diegu mundu digitalera jauzi egiten, diseinua, teknologia eta estrategia uztartzen dituzten heinean proiektuak gauzatzen.
Denbora guzti honetan, proiektuak garatzeaz gain, gure bezeroekin batera hazi eta ikasi dugu, haien erronkak ulertuz eta guretzako ere aukera bihurtuz.
Gure oinarriak argiak dira: diseinua komunikatzeko tresna, teknologia berriak aldaketarako bide, eta euskara gure nortasunaren parte. Filosofia hurbila eta gardena dugu, eta esku artean dugun proiektu bakoitzarekin erabat konprometitzen gara.
Guzti honen atzean Hibai eta Asier gaude, ideiek bizia har dezaten, ikuspegi sortzailea eta zehaztasun teknikoa uztartzen dituen bikotea. Eskutik helduta lan egiten duten bi profil, gauzak ondo egiteko eta detaile bakoitza zaintzeko grina berarekin.
Ez. Gure proiektu guztiak garapen bakarrak dira, zerotik sortuak bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko.
Bai. Beti ematen dugu kontrol-panel erraz bat, testuak, irudiak eta edukiak zuk zeuk eguneratu ditzazun.
Proiektuaren araberakoa da, baina beti egutegi errealista emango dizugu. Adibidez webgune sinple bat burutzeko bi asteko epea ematen dugu.
Publicado en Bizicling BiomecanicaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Sin duda alguna grandes profesionales un trato inmejorable y 100% recomendable.Publicado en Javier LeozTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Muy buen trato y servicio, grandes profesionales con ideas innovadoras, cumpliendo con creces nuestras expectativas para nuestra web, haciéndola atractiva y práctica. Totalmente recomendable.Publicado en ibon arteachTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Web orrialdea eta enpresarentzako mobileko aplikazio pertsonalizatua egin zizkidaten. Neurrira eta kapritxora eginak. Bi urte pasa dira eta lanean, egunero erabiltzen dut aplikazioa. Beharrezko herraminta bilakatu zait. Berriro egin beharko banu, itzuliko nintzateke. Arreta eta zerbitzu bikainak.
Kontaiguzu zer duzun buruan, ideia bat besterik ez bada ere, eta elkarrekin bilatuko dugu hau aurrera eramateko modurik onena.
Alboko formulario edo email bidez idatzi, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egon gaitezke, Gernikako gure bulegoan elkar gaitezke eta behar duzun denbora eskainiko dizugu.