Egindako lanak

Urte hauetan guztietan, proiektu oso desberdinetan parte-hartzeko zortea izan dugu: ideia, negozio zein ametsak burutzen lagundu dituzten webgune, marka eta aplikazioetan alegia. Horietako bakoitza erronka bat izan da, beti ere ikasi, sortu eta balioa emateko aukera.

Hemen aurkituko duzu, bereziki harro sentiarazten gaituzten lan horietako aukeraketa bat. Batzuk maitasun handiarekin egindako lan txikiak; beste batzuk, proiektu handiagoak, gure onena ematea ahalbidetu dutenak.

Pasa zaitez bakoitza ezagutzera, eta zerbait gustatzen bazaizu, imajinatu elkarrekin lortu dezakeguna.

Sorpresa.eus

Sopresa.eus online dendaren maketazioaz eta programazioaz arduratu gara, beraiek sortutako diseinutik abiatuta. Webguneak neurrira garatutako hainbat funtzionalitate ditu, besteak beste, produktuak pertsonalizatzeko aukera, erosketa-esperientzia erraz eta intuitiboa eskainiz.

Oxabi

Oxabi.eus webgunearen diseinuaz eta garapen osoaz arduratu gara. Proiektuaren beharretara egokitutako webgunea sortu dugu, eduki eta zerbitzu ezberdinak modu argi eta erakargarrian aurkezteko. Besteak beste, agenda dinamikoa eta edukiak modu errazean kudeatzeko hainbat atal garatu ditugu.

Jai Alai League

Jai Alai Leaguearen aplikazio ofiziala.

Aplikazio honetan txapelketako partidak, sailkapena, estadistikak, frontoiak eta ranking-a kontsultatu ahalko dituzu. Aktibatu jakinarazpenak eta jaso mugikorrean txapelketari buruzko berriak.

Betikozkor K.E.

Beti Kozkorren webgunea, taldearen eguneroko beharretara egokitzeko pentsatu dugu. Webgunea eta online denda egiteaz gain, emaitzak eta sailkapenak automatikoki eguneratzeko sistema prestatu dugu. Denboraldi bakoitzeko izen-emateak ere webgunetik bertatik kudeatzen dira: aurreinskripzioak, jokalarien inskripzioak eta familia bakoitzak bere seme-alaben eta izen-emateen egoera kontsultatzeko eremu pribatua.

Aske jaialdia

Aske jaialdi berriaren webgunea egiteaz arduratu gara. Irudi orokorra Lubaki Grafikek egin du eta webgunearen diseinua beraiek pasatu digute kasu honetan.

Azkar

Kirol probetarako (trail, running…) kronometrajerako softwarea sortu dugu. Honi buruz gehiago ezagutzeko sartu webgunera.

Onera Fisioterapia

Zornotzako fisioterapia zentruarentzako webgunea.

Sustabiz Fundazioa

Herri kirolak, arrauna eta pilota sustatzen dituen Sustabiz Fundazioarentzako irudiaren garapena eta webgunea burutu ditugu.

Popel

Popel dokumentalarentzako egindako webgunea.

Naiz – EH Gida

Naiz-en ehgida proiektuarentzako webgunea egin dugu.

Erromeria Eguna

Bizkaiko lehen Erromeria egunaren webgunea egin dugu.

Hatortxu Rock

Hatortxu Rock jaialdiaren webgunea eta aplikazioa egiteaz arduratu gara. Android eta iOS, bi plataformentzako egin dugu lana.

Señeak Rock Kanpusa

Gazteentzako antolatutako Rock Kanopusaren wengunea egin dugu. Aukeraketak egiteko, bideoak bidaltzeko aukera izan da erronka nagusia.

Bizi Bermeo

Bermeoko Turismoaren ataria sortu dugu.

Bizicling

Bizicling biomekanika zentruarentzako webgunea.

Loraldia

Loraldia Kultur Elkartearen webgune korporatiboaz gain (loraldia.eus), sarrerak online saltzeko plataforma propioa garatu dugu. sarrerak.loraldia.eus webguneak ekitaldi bakoitzaren sarreren kudeaketa osoa ahalbidetzen du: espazio bakoitzerako eserlekuen mapa interaktiboak, QR kodea duten PDF sarrerak, salmenten eta erabiltzaileen kudeaketa eta, gure mugikorreko aplikazioaren bidez, sarreren balidazioa ekitaldirako sarbidean. Loraldia jaialdiaren beharretara egindako neurrirako ticketing sistema oso bat.

Gernikaland Stars

Gernikako Padel Klubarentzako erreserbak egiteko web aplikazioa sortu dugu. Era berean txapelketetako emaitzak bistaratzeko excel taulak eta gainontzekoak ere egin ditugu.

Pascal Huser

Londreseko arkitektura bulegoarentzako webgunearen diseinua eta garapena.

Foru Aldundia App

Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengoz antolatutako udaletako kirol arduradunen topaketarako Android aplikazioaren garapena. Bizkaiko alkate, kirol zinegotzi eta teknikeriek modu praktikoan eta tablet ezberdinen bitartez beraien ekarpenak egiteko zuzeneko sistema sortu dugu.

Okalore

Android eta iOS aplikazioa.

Xintaminta

Online dendaren garapena.

Musika Zuzenean

Musika kontzertuen ezinbesteko agenda.

Haziberri

Webgunearen diseinua eta garapena.

BaSOS Elkartea

Busturialdean bertoko basoak sustatzeko elkarteari egindako Crowdfunding sistema eta online denda.

Gernika 2037

Gernika 2037 Memoriaren mapa. Gernikako bonbardaketaren memoria espazio publikora eramateko ariketa.

Burdinola

ERP eta CAD lizentziak kudeatzeko aplikazioa pribatua.

Ohiko galderak

Ez. Gure proiektu guztiak garapen bakarrak dira, zerotik sortuak bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Bai. Beti ematen dugu kontrol-panel erraz bat, testuak, irudiak eta edukiak zuk zeuk eguneratu ditzazun.

Proiektuaren araberakoa da, baina beti egutegi errealista emango dizugu. Adibidez webgune sinple bat burutzeko bi asteko epea ematen dugu.

Ez dugu prezio itxirik, proiektu bakoitza desberdina delako. Zure beharrak ezagutu, aztertu eta aurrekontu argia eta letra txikirik gabekoa emango dizugu.

Bezeroen iritziak

Hitz egin dezagun

Kontaiguzu zer duzun buruan, ideia bat besterik ez bada ere, eta elkarrekin bilatuko dugu hau aurrera eramateko modurik onena.

Alboko formulario edo email bidez idatzi, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egon gaitezke, Gernikako gure bulegoan elkar gaitezke eta behar duzun denbora eskainiko dizugu.