Zer egiten dugu

2kliken lan digital eta grafiko pertsonalizatuak egiten ditugu, betiere gugan konfiantza duen pertsona, elkarte edo enpresa bakoitzari egokitutako tratu hurbilarekin. Gertutasun hori nabaritzea gustatzen zaigu: argi hitz egiten dugu, benetan inplikatzen gara eta prozesu osoan laguntzen diegu heburuak beraien lortzen.

15 urte baino gehiagoko ibilbide honetan, bi proiektu berdin ez daudela ikasi dugu. Horregatik, hasi aurretik, ideia bakoitzari forma emateko modurik onena elkarrekin eztabaidatu eta bilatzen dugu.

Lan egiteko, oso ondo ezagutzen ditugun tresnekin lan egiten dugu: Plesk kudeaketarako eta ostaturako, WordPress gure web proiektu askoren oinarri gisa eta Vue interaktibitatea eta dinamismoa gehitzeko. Konbinazio horri esker, proiektu egonkorrak sortzen ditugu, mantentzen errazak eta irauteko pentsatuak.

01. Web garapena

Bakoitzaren beharizenetara egokitzen diren webguneak sortzen ditugu, zerotik sortuak eta txantiloirik gabe. Webgune bakoitzak bere nortasuna izatea bilatzen dugu, bezeroak behar duena ezagutu eta hasierako ideia hori gauzatzea.


Web korporatibo sinple zein online denda konplexuago bat egin dezakegu. Zuk zeuk kudeatuko duzun webgune bat garatzen dugu, hosting seguru batean, email korporatiboekin, SSL ziurtagiriekin, segurtasun-kopiekin eta, behar izanez gero mantentze-lana eskainiz. Era berean, .eus domeinuaren banatzaile ofizialak gara, aukeratzen dutenentzat honek zer esan nahi duen behetan sinesten dugulako.

02. Marka diseinua eta garapena

Zure proiektuaren irudia da zugandik jendeak jasoko duen lehen inpresioa, horregatik, zaren hori ondo transmitituko duen identitate bisuala sortzen saiatzen gara.

Zure logotipoa, txartelak, liburuxkak, kartelak edo zure egunerokotasunerako behar duzun edozein material grafiko egin dezakegu. Eta nahi baduzu, zure markaren identitate osoaz ere arduratzen gara, denak koherentzia izan dezan eta zure nortasuna isladatu dezan.

03. Aplikazio mugikorren garapena

Zure proiektuak webgunetik haratago joan behar badu, Android eta iOS sistemetarako aplikazioak ere sortzen ditugu. Aplikazio natibo gisa funtzionatzen duten aplikazioak garatzen ditugu, baina web teknologiaren malgutasunarekin, eta horrek denbora eta kostuak murriztea ahalbidetzen digu, kalitaterik galdu gabe.

Zure webgunearekin edo erabiltzen dituzun sistemekin lotu ditzakegu, dena konektatuta egon dadin eta mantentzen erraza izan dadin.

Lan aipagarriak

Urte hauetan guztietan, proiektu oso desberdinetan parte-hartzeko zortea izan dugu: ideia, negozio zein ametsak burutzen lagundu dituzten webgune, marka eta aplikazioetan alegia. Horietako bakoitza erronka bat izan da, beti ere ikasi, sortu eta balioa emateko aukera.

Ohiko galderak

Ez. Gure proiektu guztiak garapen bakarrak dira, zerotik sortuak bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Bai. Beti ematen dugu kontrol-panel erraz bat, testuak, irudiak eta edukiak zuk zeuk eguneratu ditzazun.

Proiektuaren araberakoa da, baina beti egutegi errealista emango dizugu. Adibidez webgune sinple bat burutzeko bi asteko epea ematen dugu.

Ez dugu prezio itxirik, proiektu bakoitza desberdina delako. Zure beharrak ezagutu, aztertu eta aurrekontu argia eta letra txikirik gabekoa emango dizugu.

Bezeroen iritziak

Hitz egin dezagun

Kontaiguzu zer duzun buruan, ideia bat besterik ez bada ere, eta elkarrekin bilatuko dugu hau aurrera eramateko modurik onena.

Alboko formulario edo email bidez idatzi, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egon gaitezke, Gernikako gure bulegoan elkar gaitezke eta behar duzun denbora eskainiko dizugu.